GARA > Idatzia > Kultura

On Manuel Lekuonaren lana gogoratu dute seme kuttuntzat duen Oiartzungo herrian

Oiartzungo Udalak, Euskaltzaindiak, Eusko Ikaskuntzak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak hartu zuten parte asteazkenean On Manuel Lekuonaren omenaldian, bere heriotzaren 25. urtemuga bete berri denean.

p042_f03.jpg

GARA | OIARTZUN

1988an izendatu zuen Oiartzungo udalak On Manuel Lekuona seme kuttun eta agiri horretxen erreplika bana oparitu zieten euskaltzain, antropologo eta hizkuntzalariaren ilobei, asteazkenean egindako omenaldian. Aiora Perez de San Roman Oiartzungo alkateak, Jose Ramon Zubimendi Euskaltzaindiko Herri Literaturako batzordeburuak, Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakariak, Sorkunde Lekuona On Manuelen ilobak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak hartu zuten hitza.

Euskaltzaindiak Zuzendaritza batzarra egingo zuen Oiartzunen bertan; Manuel Lekuona bera euskaltzaina (1950) eta euskaltzainburua aukeratua izan zen (1967tik 1970era) bertan, Jose Maria de Lojendioren ostean.

Bestalde, bertso saioa ere antolatu dute gaurko, Manuel Lekuona izan zenaren figura gazteengana hurbiltzeko asmoz. Jon Martin, Jokin Uranga, Igor Elortza eta Jon Maia arituko dira kantuan, Ander Lizarraldek jarritako gaien inguruan. Saioa Oiartzungo udaletxeko areto nagusian izango da, 22.00etan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo