GARA > Idatzia > Euskal Herria

EH Bai iraunkortzearen alde egin dute Batasunako kideek

GARA |

Batasunak iragan azaroaren 3an egin zuen urteko Batzar Nagusia, 2010. urtean «Xutik» txostenean finkatu eta 2011n zehaztu zituzten ildo nagusiak lantzen jarraitzeko asmoz. Bertan parte hartu zuten ehun bat lagunek akordio estrategikoaren baitan Ipar Euskal Herriari dagokion testua onartu zuten. Testu horrek, besteak beste, EH Bai, hauteskunde garaiaren gainetik, elkarlanerako tresna gisa iraunkor bihurtzeko borondatea hartzen du bere baitan.

Izan ere, «zatiketak gainditzeko eta ezkertiar abertzale diren bertze indarrekin elkarlanean aritzeko» asmoa berretsi zuten. 80 aldeko boz jaso zituen testuak, oro har Batasunako militanteen elkarlanerako engaiamendu azkarra ondorioztatzen zuela nabarmendu zuen Batasunak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo