GARA > Idatzia > Kultura

JARDUNALDIA

Literaturaren eta teknologiaren arteko uztarketa landuko dute LiburuTEKian

Kultura arloan oro har eta bereziki literaturari dagokionez teknologia berriak erabiltzeko gakoak ezagutarazteko helburuarekin, asteartean eta asteazkenean LiburuTEKia jardunaldiak izango dira Bilboko Foru Liburutegian. Edizioaren ordezkariek, liburu-dendetako arduradunek, idazleek eta blogariek hainbat gairi buruz hitz egingo dute: formatu berriak, Internetek narrazio-diskurtsora ekarri dituen aldaketak, irakurtzeko sistema berriak, eta abar. Asteartean teknologia berriek espazio publikoan duten eraginaz eta hizkuntza gutxituek sarean dituzten erronka eta aukerez mintzatuko dira. Asteazkenean, literaturaren etorkizunaz, kontsumo aldaketez eta irakurzaletasuna sustatzeko moduez arituko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo