GARA > Idatzia > Kultura

IDAZLEEKIN TOPAKETAK

Bilbaok eta Landerok jarraipena emango diote Bidebarrietako eztabaida zikloari

Jon Bilbao idazle asturiarra eta Luis Landero extremadurarra izango dira gaur Bilboko Bidebarrieta liburutegiko ekitaldi aretoan «Eztabaidak literaturarekin» zikloari jarraipena emateko. Hilero legez, asteartean egingo dituzte elkarrizketak 19.00etatik aurrera. Kazetari aditu bat izan ohi da ekitaldiaren aurkezle eta gidaria, kasu honetan Radio Euskadiko esataria den Txani Rodriguez. Jon Bilbaok Asturiasen sari ugari eskuratu ostean 2010ean Euskadi Literatur Saria irabazi zuen «Bajo el influjo del cometa» lanarekin. Luis Landerok, ordea, ospea «Retrato de un hombre inmaduro» liburuarekin lortu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo