GARA > Idatzia > Kultura

MUSIKA KLASIKOA

Wim Mertens pianista beste bi musikarirekin izango da Donostian

Wim Mertens konposatzaile klasiko minimalista belgikarrak kontzertua eskainiko du hilaren 29an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, iluntzeko 20.00etan. Tatiana Samouil biolinista eta Lode Vercampt txelo-jotzailea izango ditu alboan, Mertensek pianoa jotzen duen bitartean. Belgikarrak Euskal Herriari estimu handia dio eta ahal duen guztietan emanaldi berriak aurkeztera etortzen da. Duela hilabete batzuk Bilboko Euskalduna jauregian izan zen Kirmen Uriberekin batera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo