GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskararen normalizazioa eskuratzeko emateke dauden pausoez ohartarazi du EHEk

Hilaren 24an hogeita hamar urte beteko dira Euskararen Legea onartu zenetik eta horren karietara ekintzak antolatu ditu EHEk; besteak beste, Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazatik abiatuko den giza katea.

p021_f02.jpg

GARA | GASTEIZ

Datorren larunbatean, hilaren 24an, hogeita hamar urte beteko dira Euskararen Legea onartu zenetik eta, urteurren hori dela-eta, datorren asterako hainbat ekintza antolatu ditu Euskal Herrian Euskarazek. Horien berri eman zuten Azaitz Gartzia, Igone Lamarain eta Unai Larreategi kideek, eta agenda wwww.euskalherrianeuskaraz.org gunean kontsultatu daitekeen arren, iragarri zuten astea biribilduko duten ekitaldiak Gasteizen izango direla.

«Euskaraz bizi gaitezen, aska ditzagun kateak!» lemapean giza-katea abiatuko da 24an, 17.30ean, Andra Maria Zuriaren plazatik eta Legebiltzarra izango du helmuga.

Ekintzez harago, hiru hamarkadatan normalizaziorako bidean urratsak egin direla onartu zuten arren, beste asko emateke daudela kritikatu zuten. Horregatik, lehen baino lehen ezinbestekotzat jotzen dituzten bi baldintza bete behar direla esan zuten. Batetik, «espazioak euskalduntzea» eta, bestetik, «ezagutzaren unibertsalizazioa».

«`Espabilatu' beharra dugu (...), harrotasunez euskaraz bizi nahi dugula erakutsiko dugu», adierazi zuten. Halaber, Kontseiluak datorren abenduaren 1ean Donostian deitu duen manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo