GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

Ipar Euskal Herriko egoera aztertuko dute gaur Infozazpin

Larunbat honetatik aurrera, hamabostero, «Kontra» saioa emango du Infozazpi irratiak, goizeko hamarretatik aurrera. «Kontra» eztabaida saioa Zai Zoi Bele Productions ekoiztetxe independenteak sortua da. Mahaiaren bueltan lau gonbidatu aritu ohi dira iritzi oso kontrajarriekin.

p061_f01_149x93.jpg

Izena ABIZENA | LEKUA

Gaur estreinakoz emango da «Kontra» programa. Ipar Euskal Herriko egoera aztertuko dute lau gonbidatuen laguntzaz: Mixel Hiriart, Biriatuko auzapeza eta Lapurdi Hegoaldeko Herri Elkargoko lehendakaria; Frantxoa Maitia, eskualdeko kontselaria; Peio Etxeberri-Aintzart, Abertzaleen Batasunako kidea; eta Paxkal Indo, Seaskako lehendakaria.

«Kontra» saioak euskal gizartearen intereseko gaiak jartzen ditu mahai gainean. Formatu berriko programa da, Internet bidez emititzen dena, saio honen emisiorako bereziki prestatuta dagoen atari batean, www.kontraprograma.com helbidean hain zuzen ere.

Nerea Alias, gidaria

Nerea Alias aurkezlearen gidaritzapean, gai historiko, politiko, ekonomiko eta sozialak jorratzen dira, beti ere euskaldunoi bete-betean eragiten diguten gaiekin zerikusia dutenak eta hausnarketara bultzatzen dutenak. «Enplegua, etxebizitza, lurralde elkargoak, euskararen egoera, azken asteetako albisteak, eta zergatik ez, independentziarako aurreikuspenak izan dira eskualdearen erradiografia ahalik eta zehatzena egiten lagundu diguten gaiak, besteak beste», azaldu du «Kontra» saioaren aurkezle Nerea Alias kazetariak.

Hutsuneak

Orain dela urtebete jaio zen proiektu hau. Egungo komunikabideetan eta hezkuntzan dagoen hutsune bat betetzeko beharrari erantzunez sortu zen ideia. Polemiken edo audientzien gainetik dagoen emankizuna da, eta gai korapilatsuak mahai gainean jarri eta aldeko eta kontrako argudioak entzutea eta horien gainean hausnartzea da proiektu honen oinarria.

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo