GARA > Idatzia > Kultura

Jakiunden 56 kide dira jada, akademiara batu diren azken «jakitunak» zenbatuz gero

2007an sortu zen Zientzia, Arte eta Letren Akademia eta geroztik Euskal Herriko unibertitateetako adituak biltzen ditu. Kide berriak Natur Zientzia, Enpresa eta Gizarte zientzia arlokoak dira, besteak beste.
p054_f02.jpg

GARA | BERGARA

Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademiako hamabi kide berriek kargua hartu zuten atzo, Bergarako Olaso Dorrean estreinatu berri duten egoitzan. Egun 56 kide dira guztira, ezagutza alor oso desberdinetakoak. Ekitaldi hau Pedro Miguel Etxenikeren ondoren presidente kargua hartu duen Jesus M. Ugaldek gidatzen duen lehen batzarra izan zen.

Kide berrien hautaketa apirilean egin zuten Donostiako Miramar jauregian eta atzokoa zuten akademiako jardunari ekiteko eguna. Horietatik bat enpresa alorretan aritzen da (Andres Arizkorreta), beste bost Natur Zientzia eta Medikuntzan adituak dira (Maria Isabel Arriotua, Agustin Azcarate, Maria Sonia Gaztambide, Juan Ignacio Perez eta Juan Jose Zarranz) eta azken seiak Humanitate, Arte eta Gizarte Zientzietan (Jose Manuel Castells, Enrique Echeburua, Juan Pablo Fusi, Joaquin Gorrotxategi, Jose Guimon eta Jose Felix Marti). Kide berriez gain, Itziar Alkorta idazkari izendatu dute.

Lankidetza

Jakiunde akademia 2007an hasi zen Eusko Ikaskuntzaren ekimenaren eraginez, euskal hizkuntza eta kultura finkatuta dauden lurraldeetako unibertsitateen arteko lankidetzan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo