GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

CFA

Avironek azkeneko minutuak soberan izan ditu

LE PONTENT 2

AVIRON 1

 

Jon LEUNDA

Avironek itxura oso txarra dauka. Ligako lehen jardunaldiko partida irabazi zuen, baina ordutik ez du horrelakorik egin. Azkenaldian, gainera, galdu egiten du, eta, hala, sailkapeneko behealdean dago, jaitsierako postuan.

Herenegun gauean orain dela bi aste jokatu beharreko partida berreskuratu eta berriro esku hutsik itzuli zen. Nahiko itxuroso aritu zen, gainera, azkeneko minutak arte, baina azken hamar minutuak soberan izan zituen. Gol bat hartu zuen, eta, Ximunen lan bikainagatik izan ez balitz, gehiago ere hartuko zituen, Kanboko atezaina izan baitzen onena.

Gauzak oso gaizki hasi ziren, lehen minutua betetzerako gola hartu baitzuten baionarrek. Hortik aurrera etxekoak nagusi izan ziren, baina zuri-urdinak ongi defendatu ziren eta aukeraren bat edo beste ere izan zuten atsedenera joan aurretik.

Bigarren zatian Bafcopek zuzentzen dituen mutilak ongi hasi ziren, eta, joko horri esker, berdindu egin zuten neurketa. Gero, berriro ere etxeko jokalariek ukan zuten neurketaren kontrola, baina aparteko estutasunik gabe eusten zieten aurkarien erasoei lapurtarrek.

Neurketa amaitzeko zortzi minutu falta zirela, ordea, bigarren gola hartu zuten, eta horrekin behea jo zuten. Gero, aukera gehiago ere izan zituen Le Pontet taldeak, baina han agertu zen Ximun, zetorkion guztia geratu eta norgehiagokako protagonista bihurtzeko.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo