GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

«Maila honek gastu eta sarreren arteko konbinazio txarrena eskaintzen du»

p040_f01_148x084.jpg

Alex Aranzabal

Eibarko Presidentea

Diru sarrera gutxi eta gastu asko, eguneroko buruhaustea etxe gehienetan. Baita futbolean ere. Eta Eibar, diruarekin buruz jokatzeak arriskuetatik urrun mantendu badu ere, ez da salbuespena. Laugarren denboraldia betetzen ari da 2. B mailan eta ondorioak nabariak dira aurrekontuan: %40ko murrizketa jasan behar izan du zuzendaritzak etzi akzionistei aurkeztuko dien aurrekontuak.

Amaia U. LASAGABASTER

Ohituta dago Eibar diruaren elastikotasun mugak probatzera, baina, 2. B mailan daramatzan lau denboraldiotan, krisiarekin bat egin dutenak, bere saiakerak ia mugaraino eraman behar izan ditu talde gipuzkoarrak. Alex Aranzabalen zuzendaritzak etzi akzionistei aurkeztuko dizkien aurrekontuek, adibidez, %40ko murrizketa izan dute, artaziek beren lana ondo baino hobeto egin ondoren.

Ez Eibarren ez inon, diru kontuek ez dute egun irribarrerik eragiten. Behintzat zuen kasuan kirol arloak baikortasunerako arrazoiak eskaintzen ditu. Eta, azken finean, hori da garrantzitsuena.

Taldea denboraldi bikaina egiten ari da eta pozik egoteko arrazoiak daudela uste dut. Hori bai, egia da hankak lur gainean eduki behar direla, denboraldia oso luzea delako. Gainera, azken hiru urteotako esperientziak erakutsi digun bezala, urte osoan ondo egoteaz gain, une erabakigarrienak amaieran etortzen dira, kanporaketetan. Baina momentuz ebaluazioa oso ona da. Jendea disfrutatzen ari da, eta, bizitzen ari garen krisi garaiotan, ez da gutxi.

Arlo ekonomikoak berak ere zerikusi handia dauka markagailuetan agertzen denarekin. Igoeraren garrantzia gorantz doa urtetik urtera.

Argi dago gure estutasun guztiak konponduko liratekeela. Urteetan erakutsi dugu gastuak kontrolatzeko ahalmena dugula, eta, gainera, orain ez ditugun diru sarrera garrantzitsuak itzuliko lirateke; Futbol Liga Profesionala eta telebistak, batez ere. Sekulako dirutza da.

2. B mailak txarrena dirudi sarreren eta gastuen arteko oreka hori lortzeko.

Konbinazio txarrena daukagu maila honetan, horregatik esaten dugu putzu beltza dela. Arlo askotan, 2. A mailako gastuak dituzu, are gehiago kalitatezko taldea egin nahi baduzu. Baina diru sarrerek ez dute zerikusirik futbol profesionalarekin. Horri krisia gehitu behar zaio. Erakundeek gutxi edo ezer emango dute hemendik aurrera. Enpresei dagokienez, babesleak direnak, edo izan direnak, estutasunak pasatzen ari dira. Gure kasuan Alfa da eredu garbiena, baina orain artean beren laguntza ematen ziguten beste hainbat enpresa txikik ere gaur egun ezin dute laguntza horrekin jarraitu. Eta bazkideekin gauza bera gertatzen da. Ekonomia familiarra asko sufritzen ari da, eta asko dira futbola bezalako gastu estrak kentzera behartuta daudenak.

Gastuak kontrolatzeko, irtenbide bakarra artaziak erabiltzea izan da. Beharbada zailagoa izan da diru sarrerak mantentzea.

Murrizketa derrigorrezkoa izan da, bagenekien maila honetan jarraituz gero horrela izango zela. Eta murrizketa handia izan da, 700.000 mila euro ingurukoa, aurrekontuaren %40. Horrek erabaki gogorrak hartzera behartu gaitu, aukera merkeagoak bilatuz, batez ere lehen taldearen kalitatea mantendu nahi genuelako. Gauza asko aldatu ditugu, baina erabaki gogorrena bigarren taldea kentzea izan da, dudarik ez. Planteamendua aldatu behar izan dugu, harrobitik datozen jokalari onenak Hirugarren Mailako taldeetara utziz beren progresioa mantentzeko. Sarrerei dagokienez, egoera horrek lan gehiago exijitzen dizu, besterik ez. Beste aukera batzuk bilatu eta dirua ondo erabili, ez dago beste irtenbiderik.

Aurten, behintzat, bultzakadatxo bat lortu duzue ildo horretan, Athleticen aurkako Kopa kanporaketarekin.

Espero ez genuen sekulako albistea izan da. Arlo guztietan. Arrakasta ekonomikoa izan da, Bilbora bidalitako sarreretatik asko saldu ez baziren ere azkenean Ipuruan sarrera polita egon zelako eta horrek laguntza ederra suposatu duelako klubarentzat. Zalego eta herriari dagokionez ere arrakastaz hitz egin daiteke, Eibar izena berriro ere agertu delako komunikabideetan. Eta kirol mailan zer esanik ez. Oso partida ona egin genuen; Athleticek berak ezin izan zuen Eibar gainditu. Oso pozik gaude.

Ipuina are gehiago hobe daiteke oraindik. Datorren astean San Mamesen jokatuko duzuen partida ez da erraza izango, baina amets egitea saihestezina da.

Eibar San Mamesko soropilean ikustea sari bat da. Bertara joan, jokatu, animatu... Festa bat da taldearentzat eta zaleentzat. Eta, gidoia betetzen bada, lehiaketaren agurra izango da guretzat jaiegun hori. Baina gidoi hori betetzeko asko ahalegindu beharko du Athleticek, Eibarrek betiko moduan borrokatuko duelako.

La semana

Goles. Aunque una lesión le mantiene de baja, Mikel Arruabarrena (Eibar) se mantiene al frente de la clasificación de goleadores, aunque empatado ahora con David Mainz, que ha marcado cinco de sus seis goles en las tres últimas jornadas. Permanecen detrás con cinco dianas Altuna (Amorebieta) y Guzmán (Alavés).

Estreno. Trece jornadas ha necesitado, pero Osasuna ya ha celebrado su primera victoria de la temporada, gracias al gol que marcó Jorge Galán ante el Sanse. También conquistó su primer triunfo el Zamora -tras diez empates consecutivos, lo que supone un récord mundial compartido con el Racing de Avellaneda-, con lo que el UCAM Murcia es el único equipo de Segunda B que todavía no conoce la victoria.

Porteros. Parecen decididos a alternarse los guardametas del Alavés, bajo palos y en la enfermería. Recuperado Miguel, llega el turno de Urtzi. Acabó el partido frente al Lleida con molestias y una ecografía confirmó ayer que sufre una microrrotura fibrilar en el cuádriceps de la pierna derecha que le mantendrá dos semanas de baja.

Copa. Hasta el jueves se pueden adquirir en la tienda Alavés-Baskonia y en las oficinas de Mendizorrotza las entradas para el encuentro entre Barcelona y Alavés, con precios de nueve y 35 euros. Desde el club recuerdan que también es posible adquirir otras localidades en la página web del Barcelona o en las propias taquillas del Camp Nou.

Himno. La Coral Schola Cantorum presentará el jueves (20.30) en la iglesia de San Vicente su disco, con motivo del concierto de Santa Cecilia, en el que está incluido el himno del Barakaldo.

Solidaridad. A iniciativa de Resaka Verdinegra, y en colaboración con el Banco de Alimentos de Bizkaia, el domingo, coincidiendo con el encuentro entre Sestao River y Noja, se realizará una recogida de alimentos. Se solicita la donación de productos no perecederos, que se podrá realizar en la entrada de Las Llanas desde noventa minutos antes del encuentro.

Leherketa ala garbiketa

«Higiezinen burbuilaz eta burbuila finantzarioaz hitz egiten da batez ere, baina futbolean ere sekulako burbuila izan dugu, eta badirudi lehertzen hasi dela», dio Aranzabalek. Burbuila ala ez, urteetan egindako bihurrikerien faktura ordaintzen ari dira hainbat talde. Eta kolpe gogorrena brontzezko mailak jaso du momentuz: Sporting Villanueva, Guijuelo, Oviedo, Sporting Mahones, Palentzia, Salamanca, Lemona bera... Azken hilabeteotan asko dira desagerpenaren bidea hartu duten edo desagertzetik gertu diren taldeak. Zorrek itota, horixe dute irtenbide bakarra, Carlos Slim aberatsak Oviedorekin egin duena ez baitirudi eguneroko kontua.

Nolabaiteko garbiketa ekar dezake, hala ere, egoera honek. Aranzabalek, behintzat, Eibarrentzat «ona» izan daitekeela uste du. «Burbuila honek tranpa handi bat suposatu du orain arte. Batez ere, laguntza publikoei dagokionean. Talde asko laguntzei esker bizi izan dira, fikziozko aurrekontuak eginez, erakundeek azkenean lagunduko zietela jakinez. Eta gu horren biktima izan gara askotan». A.U.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo