GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

AIZKORA

Xabier Zalduak apustua jokatzeko deia egin dio Olasagastiri

Jon LEUNDA

Xabier Zalduak apustua jokatzeko deia egin dio Joxemari Olasagastiri. Igeldokoak edozeini erdi aukeran apustua jokatzeko prest zegoela esan zuen larunbatean, egunkari bati egindako adierazpenetan, eta Zumarragakoak atzo eman zion erantzuna.

Zaldua prest legoke zortzi oinbikora jokatzeko, eta ondoren korrika zortzi kilometro egiteko. Olasagastik zerbait nahiko balu, berarekin harremanetan jartzea nahikoa izango luke. Xabier Zaldua datorren urtarrilean Irazuren aurka apustu bat jokatzekotan da, eta hau udaberri aldean izango omen litzateke.

Sokatirako Lauko Txapelketan, Sokarri A, Abadiño A, Abadiño B, Ibarra A, Ibarra B eta Ñapurrak sailkatu dira datorren larunbatean jokatuko den 320 kiloko finalerako.

Pasa den larunbatean jokatu zen lehen faseko azkenengo jardunaldia. Lehen multzoan Sokarri A taldea nagusitu zen, eta, bigarren multzoan, berriz, Abadiño B izan zen denetan onena.


 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo