GARA > Idatzia > Kultura

Proposamenez beteta dator euskarazko teknologia berriak bilduko dituen Xare azoka

GARA | DONOSTIA

Teknologia berrien erabilpenaren goraldia aintzat hartuta, eta haietan euskararen erabilpena bultzatu asmoz, datorren ostiral eta larunbatean egingo dute Xare azoka, Donostiako Kursaal jauregian. «Teknologia berrien esparruan euskarak urrats garrantzitsuak eman dituen arren, euskarazko informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera ez da izan zitekeena, ez baita eskuragarri dagoen eskaintza oparoa ezagutzen», antolatzaileen hitzetan. Gabezi horri aurre egiten laguntzeko xedea du Xare ekimenak.

Helburu horrekin, bi egunotan zehar -sarrera doakoa izango da-, informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektoreko profesionalak eta bestelako enpresa, erakunde edo elkarteak bilduko dira. Ostiralean hasiko den azoka beta edizioa izango da, hau da, «egitasmo ireki eta parte hartzaile honek jarraipena izango du». Interneten presentzia «etengabe» mantendu ondoren, ekainean antolatuko dute lehen edizioa eta aurrerantzean azoka data horietan egiteko asmoa dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo