GARA > Idatzia > Kultura

MEXIKO

Euskal liburuak aurkeztuko dituzte Guadalajarako azokan

Harkaitz Cano idazlea eta Mikel Ayerber EHUko irakaslea Mexikon izango dira lan bana aurkezten. Etxepare Euskal Institutuaren ekimenez, Canoren «Twist» eta «Our wars, short fiction on basque conflict» ipuin sorta Mexikoko Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan izango dira (azaroaren 24tik abenduaren 2ra). Azken hau ingelesez idatzia da eta Ayerbek aurkeztuko du hitzaldi baten bidez. Mexiko Hirian ere aurkeztuko dituzte bi lanak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo