GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Aizkora

Xabier Mindegiak eta Ruben Saralegik apustua jokatuko dute

J.L.

Xabier Mindegiak eta Ruben Saralegik apustua jokatuko dute. Herenegun elkartu ziren, Mindegiak botatako deiari erantzunez, eta azkenean, bilera luze baten ostean, akordioa iritsi zen.

Martxoaren 3an neurtuko dituzte indarrak Doneztebeko pilotalekuan. Aizkolari bakoitzak bi oinbiko eta hamar kana-erdiko erdibitu beharko ditu. Egur handiak eta bi kana-erdiko Mindegiak plazaratuko ditu, eta gainerakoak, berriz, Saralegik eramango ditu. Alde bakoitzak 3.000 euro jokatuko ditu. Mindegiak apustu bat baino gehiago baditu jokatuak lehenago ere, baina Saralegirentzat lehenengoa izango da.

Hauxe da datorren urterako sinatu den bigarren desafioa; izan ere, urtarrilaren 27an Jon Irazu eta Xabier Zaldua neurtuko dira. Bi hauek Tolosako zezen-plazan arituko dira nor baino nor.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo