GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

CFA

Avironek gol aukerak sortu ezinik jarraitzen du, aurkarienik ere jaso ez arren

RODEZ 0

AVIRON 0

 

 

Jon LEUNDA

Avironek hamaika partida daramatza ligan irabazi gabe, eta jaitsierako postuan jarraitzen du, nahiz eta salbazioa ere bi puntura bakarrik duen.

Gola egitea ikaragarri kostatzen zaio talde lapurtarrari, eta horrelakoetan golik ez jasotzea ere oso garrantzitsua izaten da. Herenegun, behintzat, ez zuen jaso, eta horrek berdinketa lortzeko balio izan zion.

Bi taldeak daude beheko postuetan sartuta, eta amaieran biak konforme zeuden lortutakoarekin. Ez batak ez besteak ez zuten aukera handirik izan, eta emaitza justua izan zuen norgehiagokak. Avironek garaipen bat behar du beheko zulotik irteten hasteko, baita konfiantza hartzeko ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo