GARA > Idatzia > Kultura

LITERATURA

Serrano Izko eta Hasier Agirre, Oihenart Aforismo Lehiaketako irabazleak

Bixente Serrano Izko idazle eta historialaria eta Hasier Agirre Aranburu Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Euskalduntze zerbitzuko langileak irabazi dute, ex aequo, II. Oihenart Aforismo Lehiaketa. Sari banaketa gaur egingo da Donostian. Epaimahaia Cristina Lasak (Filosofiako irakaslea), Juan Kruz Igerabidek (idazlea) eta Fito Rodriguezek (Hezkuntza Zientzietako irakaslea) osatu dute. Serrano Izkoren hitzetan, «bizitzak zerbait irakasten badigu, zer edo zer hori ez da lezio magistralik: paradoxikoki pentsatzen irakasten digu. Aforismoak ditugu hori islatzeko bide paradoxiko bat». Hasier Agirrerentzat, berriz, aforismoa «egiazkotzat jotzen ditugun esaldi eta esaerak hankaz gora jartzea» da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo