GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Idurre Eskisabel 2012/11/29

Plasma

berria.info

Errieta zaparrada jaso du Pilar Sol Valentziako PPko diputatuak esan duelako Berme Errenta jasotzen duten hainbat familiak plasma telebista erosten dutela, eta, beraz, administrazioaren onberatasunari esker jasotzen duten dirua botatzen ari direla, xahutzen. Oposizioak, noski, egurtu egin du, baina alderdi barrutik ere kargu hartu diote. Gori sumatzen dute nonbait giroa, ez da jendea zirikatzeko garaia, gero eta gehiago baitira askorik uste ez zutela berme, gizarteratze edo dena delako erruki errentei esker bizitzera amildu diren herritar probetxuzkoak.

Baina pentsatzen jarrita, nork ez du jokatu noizbait Pilar Solek bezala? Ez al ditugu ahoz aho ibili udaleko gizarte laguntzailea engainatuta gure diruarekin luxuzko bizimodua daramatenen kasuak? (...)

Hortxe sistemaren jokoa: zatiketa. Batetik, herritar probetxuzkoak, gure meritu eta izerdiari esker plasma telebista izateko eskubidea ez ezik besteek nola bizi behar duten erabakitzeko zilegitasuna irabazi dugunak. Bestetik, bazterrekoak, beren erru eta nahikeriengatik miseriara zigortuak. Gure ifrentzua, gure mamua, txintxo-txintxo jokatu ezean izango garenaren mehatxua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo