GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

CFA Maila

Azkenean iritsi da Baionara Avironek beharrezkoa zuen garaipena

AVIRON 1

MONACO 0

Jon LEUNDA

Denboraldiko bigarren garaipena erdietsi zuen Avironek. Herenegun lortu zituen puntuak, gainera, oso garrantzitsuak dira, ez irabazteagatik bakarrik, baita taldeak indarra hartzeko ere. Nahiz eta oraindik jaitsierako postuan jarraitu, puntu batera dute salbazioa, eta bederatzigarren sailkatuak Avironek baino bi puntu gehiago besterik ez ditu. Horrek erakusten du multzoan dagoen oreka nolakoa den.

Partida parekatua izan zen. Bi taldeek izan zituzten gola egiteko aukerak, baina baionarrek bat egin zuten eta Monaco taldeak, berriz, bat bera ere ez. Aukera izan zuten bakoitzean Ximun agertu zen zetorrena gelditzeko.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo