GARA > Idatzia > Kultura

BERTSOLARITZA

Peio Ormazabal arrigorriagarrak jantzi zuen Bertxoko sariketako txapela

Pasa den ostegunean Gasteizen jokatu zen gazteen arteko 2012ko Bertxoko sariketaren finalean, Peio Ormazabal arrigorriagarra atera zen txapeldun. Maialen Kortabarria gai-jartzailearen eskutik, Ormazabal bera, Asier Azpiroz, Ane Labaka eta Arabako Izar Mendiguren, Ander Solozabal eta Xabi Igoa aritu ziren kantuan. Hala Bedi irrati libreko bertsolaritzaren inguruko irratsaioaren izen berbera duen sariketa hau 2002an sortu zuten Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gasteizko Bagare Kultur Elkarteak bertsolari gazteak plazaratzeko asmoz. Bagare 2007an desagertu ondoren, Arabako Bertsozale Elkartea eta Hala Bedi irratiaren arteko lankidetzari esker dago martxan. Ostegunean Gaztetxera hurbildu ziren 200 entzuleentzat oso saio erakargarria egin zuten eta, antolatzaileen esanetan, Peio Ormazabalek hasieratik erakutsi zuen bere abilezia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo