GARA > Idatzia > Euskal Herria

Hildako bat eta bi zauritu Muskizen A-8 autobidean izandako istripuan

GARA | MUSKIZ

Pertsona bat hil eta beste bi zauritu ziren atzo A-8 autobidean zihoazela euren ibilgailua errepidetik irtenda. Muskiz parean gertatu zen ezbeharra, Lakuako Gobernuko Herrizaingo Sailak jakinarazi zuenez.

Iturri horiek adierazitakoaren arabera, istripua arratsaldeko hirurak aldera gertatu zen. Kantabriara bidean zihoan 4x4 ibilgailu bat errepidetik irten eta Pobeña auzorako sarbidea moztu zuen, oraindik argitu ez diren arrazoiengatik.

Jakinarazi dutenez, ibilgailuan zihoan lagunetako bat berehala hil zen, jasandako zauriek eraginda. Beste bat bat auto barruan harrapatuta gelditu zen eta suhiltzaileek atera behar izan zuten, eta beste pertsona bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Lakuako Barne Sailak jakinarazi zuenez, arratsaldeko bostak ingurura arte A-8 autobidetik Pobeña auzora joateko erreia moztuta egon zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo