GARA > Idatzia > Kultura

BIRA BERRIA

Proiektu berriei buruzko xehetasunak eman ditu Fermin Muguruzak

Fermin Muguruzak «No more tour 2013» bira Palestinan hasiko duela iragarri du. Buenos Airesen «Zuloak» filmaren inguruko hainbat ekitaldi izan dira eta prentsaurrekoa eman zuen bertan Muguruzak. Adierazi zuenez, apiriletik abuztura bitartean bira berria egingo du. Horrekin batera, Zuloak taldeak kontzertuak eskaintzen jarraituko duela jakinarazi zuen, baita GARArekin batera pelikula eskuratzeko aukera izango dela ere. Bestalde, Harkaitz Cano idazlearekin batera landutako gidoia jarraituz «Black is beltza» nobela grafikoaren egitasmoa martxan dagoela esan zuen. Komikia prest egongo da 2013ko amaierarako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo