GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

MERKE-MERKE

Opari dotorea euro batean

Gehienok etxeko txikiei Olentzerok ekarriko dizkien opariak erosteko baliatzen dugu Azoka. Gu zerbait merke eta originalaren bila aritu ginen eta baita aurkitu ere. Malutaren standean ebakigarri politak dituzte: Mari Domingi, Olentzero, txerritxo bat, surflari bat... Guztira zortzi modelo daude. Egin behar den gauza bakarra ebakigarria moztu eta gero kolarekin itsastea da. Stand berean txapa originalak ere badituzte. Txapak haurren izena eta telefonoa jartzeko erabil daitezke, gal ez daitezen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo