GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Durango, kulturaren topagune

Benito Lertxundi, «geure burua ezagutzeko bide bat»

Durangoko Azokak 47. edizioa duen honetan, Benito Lertxundi musikaria Argizaiola sariaren bitartez omendu nahi izan du. Antolakuntzaren ardura daraman Gerediaga elkartearen arabera, «1960ko hamarkadatik hona erreferente izan da euskal musikaren sorkuntzan eta kulturgintzan, eta Azokarekin lotura estua izan du hasieratik».

p008_f01_199x210.jpg

Anartz BILBAO | DURANGO

Gainezka egin eta zaleak sartu ezinda utzi zituen San Agustin Kulturgunean eman zitzaion atzo Benito Lertxudiri Argizaiola saria, Jon Maiak gidatu zuen «Gauean argi» ekitaldi poetikoan. Pessoa olerkariarengandik jaso eta «Oroimenaren oraina» (Elkar 2012) azken lanean bere egin zituen «alferrik gaude garenari begira» hitzokin ekin zion galari zumaiarrak. «Kantuak lurrak emandako fruituak balira, belar asko Benitok sortuak lirateke». Bertsolariaren esanetan, «belaunaldiz belaunaldi, kantuz kantu geure burua ezagutzeko bide bat izan da Benito».

Ekitaldian zehar, nola ez, bertso ederrak izan genituen, baita proiekzioak ere -«Gartzot» filmeko pasarte bat besteak beste-. Markina-Xemeingo abesbatza zein Maddi Oihenarten ahots ederra entzuteko beta ere izan genuen.

Eskutik

Galaren aurretik, eta Durangoko Azokaren irekiera ekitaldian, Gerediaga elkarteko lehendakari Nerea Mujikak 1966an elizpean Ez Dok Amairuko taldekideekin kantari izan zen Lertxundi ekarri zuen gogora, iraultza suposatu zutela iritzita. «Ondo gogoan dut», adierazi zigun Benito berak omenaldia baino lehen, Azokaren bigarren edizio hura ahotan hartuta. «Ez Dok Amairu eta Azoka eskutik jaio ginen», esan zigun; tarteka, zaleei diskoak sinatu eta musuak banatzen ari zen. «Laboa, Lurdes Iriondo eta hirurok izan ginen, elizpeko txoko batean; hotza egiten zuen, galanta».

Iraultza dela eta ez dela, «izan izango zen -onartzen du-. Garai hartan `Zeruko Argia'-n bertan ere euskaltzale abertzale batek gitarra eskuetan hartu genuelako itzelak eta bi esan zituen, pentsa nolako giroa zen hura, gitarra hartu genuelako gure aurka!». Zerbait berria zen, bistan da.

Kantariak inon irakurria omen du «Ez dok Amairu aroa» izan zela hura. «Bai Azoka bai kantagintza bai literatura bera ere, gauza berriak idazten ere orduan hasi baitzen jendea; antzerkia egiten... adar askoko mugimendu bat hasi zen». Horregatik, geroztik, kantari gazteei mezu argia bidaltzen die: «Zuek ere Ez Dok Amairu zarete ezinbestean, ezagutu ez baduzue ere itzala izan duzuelako, sumatu bederen». Izan ere, Ez Dok Amairu «harri tinkoa izan zen, eta, izan ez balitz, agian, ez genukeen egungo kantagintza. Izango zen, baina ez gaur den bezalakoa».

Jasotzear zen sariaz itaunduta, «deseroso sentitzen naiz», bota zigun. «Gu kantariok oso pribilegiatuak gara, gustatzen zaigun lana egiten dugu eta jendearen aurrean kantatzen dugu gainera. Gure jarduna atsegin dutenean txalotu egiten zaituzte, maitasuna agertu. Oso harreman edo konplizitate berezia sortzen da orduan... Ba ote da hori baino omenaldi hoberik!». Gorazarre horrez gaindiko guztia, beraz, kizkurra kizkurtzen aritzea da oriotarraren aburuz, «jendea laudorioka zeure inguruan eta zu hor geldi, monolito edo estatua bat bezala, ez zara ezertan ari».

Omenaldiak omenaldi, bide oparoa garatu du Lertxundik, eta oraindik ere oholtza gainean da, iazko hondarretan eman baitzuen argitara bakarkako azken lana, kantuan hasi eta kasik mende erdira. «Kultura dena da, bizitzeko modu bat; eta batzuk kantuak egiten ditugu. Arrakasta badute horrek aukera ematen dizu bihar ere kantu berriak egiteko, eta emozio berri batzuk agertzeko, kantua hori da-eta, emozio batzuk».

Ekitaldia bukatu denerako, ordu laurden falta da gaueko hamarrak izateko. Bostehun lagun irribarretsu, gazte zein zahar -Azokak aurten gonbidatu dituen ijitoen ordezkariak eta euskal artista zenbait tarteko- ditu aurrean txaloka oriotarrak; emozioak bizirik dirau.

Banizu Nizuke pone imagen al punk cubano y al hardcore de las paredes

La asociación cultural Banizu Nizuke publica proyectos, la mayoría relacionados con la música, que a pesar de contar con apenas repercusión y casi nulo apoyo por parte de las instituciones culturales, logra dar visibilidad a interesantes y casi desconocidas propuestas «suburbanas», exquisitamente editadas.En el caso que nos ocupa, el colectivo portugalujo, que ocupa stand en Barrenkale 15, presenta con ilusión y tesón los libros «Al mal tiempo buena arcada», con ilustraciones firmadas por Jimmy Bananas, y «Al son del punk», donde se recoge el reportaje fotográfico que Josu Trueba, integrante del colectivo Ruido Photo, realizó junto al movimiento punk de Cuba.

Tras Jimmy Bananas se «esconde» Txori y tras este Javier Arregi, un ilustrador autodidacta que, desde Portagalete, ha trabajado con bandas de hardcore y punk de medio mundo -en cartelería, portadas de discos y merchandasing-, sin cobrar por ello y dando más importancia al trato con los músicos que al prestigio de las bandas, y cuyas ilustraciones (o algunas de ellas) reúne ahora Banizu Nizuke «para dar a conocer a un `diamante' más valorado hasta ahora fuera que dentro de casa». Ilustraciones que saltan de las paredes y se reúnen ahora en un álbum, a la venta estos días en la Azoka.

El fotógrafo Josu Trueba se encontró inesperadamente con un movimiento punk en Cuba y lo fotografió en un reportaje que rompe ahora estereotipos. A lo largo de cuatro años de trabajo junto al colectivo Ruido Photo, el fotógrafo viajó otras tantas veces a la isla caribeña, para habitar junto a los punkies varios meses, «pues no concibo la fotografía si no es en cercanía y profundidad, con compromiso», explica. Además de las fotos de Trueba, el reportaje fotográfico cuenta también con fotos realizadas por los propios punkies; su historia contada por su propia mirada, en «una obra cruda y hermosa». A.B.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo