GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

CFA

Arnasa hartzeko ezinbesteko garaipena lortu du Baionako Avironek

Aviron 1

Monako B 0

GARA | BAIONA

Egoerak kezkagarria izaten jarraitzen duen arren, arnas pixka bat hartu ahal izan du Avironek larunbatean Monako B talderen aurka eskuratutako garaipenari esker. Lapurtarrek jaitsiera postuetan jarraitzen dute, baina sasoiko bigarren garaipenak itxaropen apur bat behintzat ematen die.

Gorabehera asko izan dituen arerioa jaso zuten larunbatean etxean baionarrek, eta 37. minutuan falta jaurtiketa baten osteko jokaldi nahasi batean egin zuten garaipenaren gola.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo