GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

Bizkaiko Bertso Txapelketaren finala zuzenean INFO 7 irratian eta ETB-1en

GARA | BILBO

«BaDaGaRa», aurtengo Bizkaiko Bertso Txapelketa amaitzear dugu. Gaur bertan izango da asteetan luzatu den norgehiagokaren finala. Hitzordua Miribillako Bilbao Arena aretoan izango da eta INFO 7 irratia bertan izango da entzuleei taula gainean gertatzen ari denaren berri emateko.

16.30ean hasiko da saio berezia, Agin Rezolak gidatuta eta Juan Respaldizaren konpainiarekin. Oholtza gainean arituko diren bertsolarien eskarmentuaren errepasoa, sailkapen-saioetako balantzea, adierazpenak... eta 17:30etik aurrera, txapelketaren jarraipena egingo dute Rezolak eta Respaldizak.

ETBk ere saio berezia eskainiko dio saioari. Izan ere, 15.30etik aurrera eitb.com webgunearen bidez arituko dira Interneteko erabiltzaileei zuzeneko informazioa eskaintzen. 19.00etatik aurrera ETB-1ek hartuko du lekukoa.

Lau neska, lau mutil

Urriaren 7an Berritxuko frontoian lehenengo kanporaketa jokatu zenetik gauza asko gertatu dira. Sei bertsolariz osatutako bost kanporaketen eta hiru finalaurrekoen ostean, zortzi dira finalera iritsi diren bertsolariak; lau neska eta lau mutil. Zerrenda horretan dago 2012ko Bizkaiko bertsolaririk onena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo