GARA > Idatzia > Kultura

EUSKALTZAINDIA

«Euskera» agerkariaren 2011ko aleak aurkeztu dituzte

Euskaltzaindiak «Euskera» agerkari ofizialaren 2011ko zenbakiak aurkeztu zituen atzo Donostian. Urtero hiru zenbaki argitaratzen ditu Akademiak. Hiru zenbakiak bi liburukitan kaleratu dituzte. Lehena Euskaltzaindiaren lanak eta bizitza akademikoa biltzen ditu (adibidez, Jean-Baptiste Coyos euskaltzainaren sarrera-hitzaldia). Bigarrenak, aldiz, ikerketa-lanak eta ekarpen teorikoak nahiz praktikoak jasotzen ditu (Akademiak «Agosti Xaho eta Erromantizismoa Euskal Herrian» jardunaldia, esaterako).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo