GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Zentsura mozioaren ondoren, Trebiņuko udal gobernua, trebiņuarren borondatetik gertuago

Trebiñuko Udaleko alkatea atzotik ez da PPkoa, ezta Burgosko Administrazioaren pean jarraitzearen aldekoa ere, Arabako parte izatearen aldekoa baizik, Udaleko talde eta zinegotzi gehienak bezala. Alkate berria, Ignacio Portilla, Trebiñuko Hautes Elkarte Independentekoa (AEICT) da. Atzo talde horretako, Konderriko Herritarrak (CDC) taldeko eta Bilduko zinegotziek batu egin zituzten beren botoak Inmakulada Ranedo PPko alkatearen aurkako zentsura mozioa onartzeko, haren «kudeaketa negargarria» dela-eta; gainera, gutxiengoan izanda ere, erabakiak hartu baino lehen gainerako taldeekin eztabaidatzeari uko egiten omen zion. Harik eta oposizioko ia talde guztiek bat egin zuten. Ia guztiek, atzo EAJko zinegotziaren abstentzio ulertezina salbuespena izan baitzen; dirudienez, zinegotzi horrek alkatetza beretzat nahi baitzuen mozioari bere sostengua ematearen truke. Ranedo alkate ohiak barrez erantzun zien beste taldeen kritikei, eta ez da harrigarria, ez baitu ematen harentzat herritarren borondatea gauza serioegia denik. Orain borondate hori aintzat hartzeko aukera dago Trebiñun, zalantzarik gabe, udal gobernua trebiñuarren behar eta nahietatik gertuago dago-eta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo