GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

STADIUM GALCFA

Avironek golak sartuko dituen norbait behar du ahalik eta azkarren

BEZIERS 1

AVIRON 0

 

Jon LEUNDA

Avironek jaitsierako postuetan jarraitzen du, Beziersen zelaian galdu ostean. Zuri-urdinei golak egitea ikaragarri kostatzen zaie, eta horrela ez dago ezer asko egiterik. Orain arte bederatzi gol bakarrik sartu dituzte, eta, mailari eutsi nahi baldin badiote, ezinbestean gauzak aldatu beharko dituzte: batez ere golak egiteko norbait behar dute. Lehen zatia orekatua izan zen. Bi taldeek ez zuten aparteko gol aukerarik sortu, baina, ordu erdia bete zenean, etxekoek gola egin zuten, eta markagailua ez zen partidan zehar gehiago mugitu.

Bigarren zatian gauzak okertu egin ziren, Lalanek txartel gorria ikusi baitzuen, eta, beraz, baionarrak bat gutxiagorekin geratu baitziren. Beziers taldeak izan zuen baloia, baina Ximuni ez zioten lan gehiegirik eman. Zuri-urdinek ere ez zuten, ordea, min handiegirik egin. Erasoan kamuts ibili ziren, eta etxekoek min handirik egin ez arren, lapurtarrek ere ez zuten egiten. Horrenbestez, amaieran berriro ere esku hutsik geratu behar izan zuten.

Oraindik asko geratzen da, salbazioa puntu bakar batera dauka Baionako taldeak, baina garbi dago gauzak zeharo aldatu beharra duela, bai behintzat mailari eutsi nahi baldin badio. Erasoan, behintzat, zerbait egin beharra dauka, hor baitauka zuloa.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo