GARA > Idatzia > Kultura

«La caza del elefante en medio urbano», eguneroko bizitza deskribatzen duen liburukia

GARA | DONOSTIA

Erein argitaletxeak «Haran» saileko zortzigarren alea aurkeztu zuen atzo. Sail hau irakurzaletasuna sustatzera dago bideratuta, liburu labur eta merkeen bidez (50 orrialde inguru, 5 eurotan) jendeari gai interesgarriak aurkeztu nahi dietelako, ostera, euren kabuz gehiago ikertu ahal izateko.

Antxon Lafont editoreak aditu desberdinak hautatu zituen ale bakoitzerako testu bat prestatu zezaten, saiakera moduan. Oraingo honetan Begoña del Teso zinema kritikari eta kazetariaren txanda izan da.

Honek «La caza del elefante en medio urbano» kronika liburua aurkeztu zuen, berak azaldutakoaren arabera kontatzeko dituen pasadizoen herena biltzen ez baditu ere. Izan ere, liburuaren izenburuak ehizari, elefanteei eta hiri inguruari buruzko kontakizunak biltzen ditu. Aurkeztu duen lehen atal hau, hiri inguruari buruzkoa da.

Txantxekin errealitatea

Umorez betetako testuak biltzen ditu liburukiak. Berari buruzko deskribapenean ironia faltarik ez du, eta baita sarreran ere agerikoa da, non hiru liburu idazteko intentzioa plazaratzen duen idazleak. Bertan dio bigarren liburua ehizaren ingurukoa izango dela eta hirugarrena, elefanteari buruzkoa, «beharrezkoa ez dela».

Idazlea argi uzten du hasieratik bere liburua ez dela «politikoki, sozialki, linguistikoki, zinematografikoki, sentimentalki edo sexualki zuzena izateko jaio», baizik eta inguruan aurkitu dezakegunaren erretratu bat, bere ikuspuntutik eta, noski, iritzi desberdinak izango direla.

Begoña del Tesok Donostiako hainbat zinema jaialditan hartzen du parte, baita eskatzen dioten euskal komunikabideetan ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo