GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Patxi Larrainzarko Ikasleak | Arrotxapea

Arrotxapeatik Olentzerori gutuna

Olentzero maitia: Aurten oso ongi portatu gara, gu eta familia osoak. Badakit hau bigarren eskutitza dela, baina lehenengoan ahaztu zitzaidan gauza oso garrantzitsu bat eskatzea. Badakit orain oso lanpetuta zabiltzala, beraz orain eskatzen dizudana ez da aurten ekartzekoa. Izugarrizko poza hartuko nuke datorren urtean ekarriko bazenu.

Eskatzen dudana ez da soilik niretzako, baizik eta Arrotxapeako, Sanduzelaiko, Irurtzungo, Orkoiengo eta Buztintxuriko gazte guztientzako. Dakizunez leku horietako gazte guztiak Bigarren Hezkuntzako ikasketak egiteko Biurdana Institutura joan behar dugu. Gero eta gazte gehiago gara eta Biurdana institutuak berehala ez du izanen leku nahikorik denontzat.

Arazo hau konpontzeko agintariak omen daude (Barcina anderea, Iribas jauna eta abar), baina, egia esan, zugan konfiantza handiago dugu haiengan baino.

Eskerrik asko, eta urte berri on.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo