GARA > Idatzia > Kultura

Durangon Folk dantza jaialdiaren urte amaierako saioa larunbatean

GARA | DURANGO

Durangon Folk jaialdia 2012ko azken saioa prestatzen ari da. Emanaldia bihar izango da Plateruena Kafe Antzokian 19.00etatik aurrera eta sarrera doakoa izango da.

Bertan, Durangoko Kriskitin dantza taldearekin batera, Kantabriako Tanos herriko Virgen de las Nieves talde gonbidatua arituko da dantzan. Kriskitin aspalditik jardun da munduan zehar euskal kultura zabaltzeko ahaleginean. Kulturartekotasuna sustatzeko, era berean, kanpoko taldeak Euskal Herrira ekartzen dituzte.

Hamalaugarren edizioa du aurtengoa jaialdiak eta ibilbide horretan zehar Durangotik Menorkako, Kataluniako, Asturiasko, Galiziako eta Estatu frantseseko hainbat folklore talde igaro dira. Oraingoan Kantabriako taldeak mendialdeko doinuak dantzatuko dituzte taula gainean. Guztira hamabi dantza prestatu ditu Virgen de las Nieves taldeak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo