GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ezker abertzalea: «Blokeoaren gainetik, Euskal Herriak aurrera egin du aurten»

Urteko balantzea egiteko egunak dira hauek. Ezker abertzalearen iritziz, oztopoak oztopo, «konponbide eta burujabetza ildoan aurrera egin du Euskal Herriak aurten». Datorren urtearen bereizgarriak elkarrizketak eta eraldaketa soziala izan daitezen eragingo duela iragarri du.
p018_f02_96755.jpg

GARA |

«Blokeo eta inposaketa jarreren gainetik, konponbide eta burujabetza ildoan aurrera egin du Euskal Herriak». Hori da amaitzear den 2012. urte honetaz ezker abertzaleak egin duen balantzea, Maribi Ugartebururen eta Pernando Barrenaren ahotan. Agerraldia egin zuten atzo, Donostian, hamabi hilabete honetan gertatutako aurrerapenak eta gabeziak nabarmentzeko, eta 2013ari begira ere jarri ziren: «Gatazkaren konponbiderako elkarrizketen urtea izan dadin jardungo gara -hitzeman zuten-, baita krisialdiaren esparruari dagokionez, eraldaketa sozialean sakontzeko urtea izan dadin ere».

Aipatutako bi kontuek -konponbide aukera eta krisialdia- urtea baldintzatu dutela adierazi zuten. Lehenengoari dagokionez, PPk hartutako jarrera bortitza kritikatu zuten, urteak alderdi hori «bakearen etsai nagusi gisa» kokatzen duela ondorioztatuz. Beste ardatzean ere, «antzeko jarrera izan du PPk. Laburbilduz, Estatu espainiarrak bizi duen krisialdi sakon eta orokorrari, inposizioarekin, murrizketekin, eskubideen zapalkuntzarekin eta berzentralizazioarekin erantzun dio». Biak kontuan hartuta, hau da ezker abertzalearen ondorioa: «Estatu espainiarrak ez du inolako etorkizuneko alternatibarik gure herriarentzat, porrot egindako eredu batean sakontzea da duen ildo bakarra, eta ildo horretatik, hondora garamatzate».

Aurrerapausoak

Txanponaren beste aldean, ordea, «aurrerapausoak» daudela erantsi zuten Barrenak eta Ugarteburuk. Esate baterako, Aieteko Adierazpenaren garapenari dagozkionak: «Jarraipen Batzordearen osaketarako konpromisoa», «elkarrizketa politikoak, Baionako Foroa adierazle garbia delarik» eta «nazioartean garatu diren hainbat ekimen».

ETAren jarrera ere positiboki baloratzen du ezker abertzaleak. Gogoratu zutenez, «polizia ezberdinen erasoak jasaten dituen arren, ETAk bere borondatea eta konpromisoak jarri ditu mahai gainean, gatazkaren ondorioen inguruko elkarrizketak abiatu eta akordioak erdiesteko».

«Euskal preso politikoen eskubideen aldeko gehiengo politiko eta soziala» ere nabarmentzen du ezker abertzaleak. Urtea Bilboko mobilizazio erraldoiarekin hasi zela, azaroan beste manifestazio handi bat izan zela Baionan eta urtarrilaren 12an hitzordua berria dela aipatu zuten. Baina horiekin batera, ostiralean Gasteizko Udalak gaixorik diren presoak askatzearen alde hartu zuen erabakia aipatu zuten, adibide gisa.

Sortu alderdia legeztatzea ere urteko aurrerapauso garrantzitsuenen artean jartzen du ezker abertzaleak. Ugarteburuk eta Barrenak ez dute dudarik: «Euskal Herriaren garaipena izan da».

Azkenik, krisialdiaren esparruan ere zer txalotu badela argudiatu zuten. Batetik, herriaren erantzuna (greba orokorra, zenbait lantegitako borrokak, etxe-kaleratzeen aurkako mobilizazioak...) Bestetik, «alternatiba badagoela» frogatuta gelditu dela esan zuten, maiatzean EH Bilduk aurkezturiko proposamena dela-eta. Eta burujabetzaren bidean hartutako neurriak ere sartu; esaterako, Gipuzkoan, ordainsariaren ingurukoa.

Mintegi: «Cualquier gobierno con un conflicto armado estaría encantado de esta situación»

La portavoz de EH Bildu en Gasteiz, Laura Mintegi, aseguró ayer en una entrevista concedida a la agencia Efe a nivel estatal que el Gobierno de Mariano Rajoy podría acabar «a corto plazo» con el ciclo violento. Recordó que «ETA quiere entregar las armas» pero espera una interlocución para saber «a quién y en qué condiciones entregarlas» además de hablar de presos, desmilitarización y víctimas.

En su opinión, la solución es «sencilla» si los gobiernos español y francés abandonaran su «intransigencia» y establecieran un calendario para ello. «Cualquier gobierno del mundo que tuviera un conflicto armado durante tantos años estaría encantado de poder encontrarse en esta situación, y me parece una irresponsabilidad política enorme tener la política del avestruz y hacer oídos sordos a una solicitud de finalización de lucha armada», consideró Mintegi.

Para llegar a ese punto, Laura Mintegi estima que los gobiernos de Madrid y París «primero tienen que reconocer que tienen un problema político» con este conflicto que recordó que dura muchas décadas y es el único abierto en Europa, y afrontar luego «un proceso de paz que no está concluso».

El cierre del enfrentamiento armado «se puede hacer en un plazo corto, de una manera ordenada», insistió. Y añadió a ello que se haría con el apoyo de «un 70 por ciento de la población del País Vasco, que ha pedido finalizar este conflicto sin vencedores ni vencidos y con una gran generosidad política» para lograr «una paz con memoria».

En este punto, Mintegi añadió que «todo el mundo se tiene que retratar» y asumir su parte de responsabilidad porque, «por acción u omisión, todo el país está involucrado» en las diferentes violencias que ha deparado el conflicto.

Aralar prioriza paz, derecho a decidir y empleo para este 2013

Aralar también hace balance del año y fija sus «retos» para 2013, que son tres principales: «La paz y la normalización política con el desarrollo de la conferencia de paz de Aiete y el Acuerdo de Gernika; avanzar en el derecho a decidir siendo conscientes en este ámbito del esfuerzo realizado por Catalunya y los obstáculos que el Estado pone y pondrá; y la creación y mantenimiento del empleo, tanto privado como público».

En 2012, subraya Aralar, «en el ámbito social la situación se ha vuelto realmente dramática», y no espera que mejore con los gobiernos de Iñigo Urkullu y Yolanda Barcina, que apuestan por «adelgazar la Administración».

Entre las cuestiones positivas del año, subraya que «se está haciendo realidad el objetivo que Aralar se fijó en su fundación: la construcción de una izquierda abertzale civil y plural gracias al acuerdo estratégico firmado con Sortu, AB, Alternatiba y EA, un acuerdo que supera los parámetros electorales». Los resultados logrados en las urnas le merecen la calificación de «históricos».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo