GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

harri-jasotzea I Gabonetako Torneoko finala

Izerdi asko bota eta gero, Izeta III.ak eta Izeta IV.ak lortu dute txapela

p028_f01_97x96.jpg

J.L. I

Izeta III.ak eta Izeta IV.ak irabazi zuten herenegun Asteasuko pilotalekuan jokatu zen Gabonetako harri-jasotze Torneoa. Finalean, Izeta II.a eta Telleria II.a hartu zituzten mendean.

Bost harri ezberdin erabili behar izan zituzten, eta denekin lanean aritzeko bi minutu izan zituzten. 125 kiloko errektangularrarekin hasi ziren lanean, eta Izeta II.ak 24 jasoaldi eman zizkion, Izeta IV.ak, berriz, bi gutxiago. Ondoren 125 kiloko zilindro kopa izan zen erabili behar izan zutena. Telleria II.ak 19 aldiz berdindu zuen bizkarrean, eta 25 aldiz, berriz, lortu zuen jasotzea Izeta III.ak.

Hirugarren harria 113 kiloko kubikoa izan zen, eta hor ere harri-jasotzaileek lan bikaina egin zuten. 18 aldiz jaso zuen Izeta II.ak, eta bi gutxiago lortu zituen Izeta IV.ak. Lan erdiak eginda, Izeta III.a eta Izeta IV.a aurretik ziren, baina bi jasoaldiren tartea besterik ez zegoen.

Erabili behar izan zuten laugarren harria 100 kiloko zilindro zaharra izan zen. Hor, talde batean Telleria II.a aritu zen, eta berak 23 jasoaldi eman zizkion eta hiru gehiago, berriz, Izeta III.ak. Harri bat falta zen finala amaitzeko, eta Izeta III.ak eta Izeta IV.ak bost jasoaldiren tartea zuten alde.

Azkenik, 100 kiloko bola erabili behar izan zuten, eta lan hau txanda librean egitekoa zen, eta bi bikoteek 28 aldiz berdindu zuten harri bola. Beraz, Izeta III.ak eta Izeta IV.ak aldeari eutsi egin zioten, eta garaipena lortu zuten, guztira 117 jasoaldi lortuz, eta Izeta II.ak eta Telleria II.ak, berriz, 112 lortu zituzten. Bi bikoteek egin zuten lan ona.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo