GARA > Idatzia > Kultura

CRíTICA clásica

Mikel Urdangarinek «Azula» diskoa aurkeztuko du Arriagan

Ángel Celadaren bateriak eta Koldo Uriarteren pianoak eta sintetizadoreak Mikel Urdangarinen gitarra eta ahotsarekin egingo dute bat, kantariak Arriaga antzokian emango duen emanaldian.

p047_f02_98x77.jpg

GARA | BILBO

Mikel Urdangarin kantautore bizkaitarra Bilboko Arriaga antzokiko egitarauan protagonista izango da bihar. Euskal kantariak estreinakoz aurkeztuko ditu publikoaren aurrean «Azula» bere azken laneko kantak iluntzeko zazpietatik aurrera.

Mikel Urdangarin ez da bakarrik igoko agertokira. Angel Celadaren bateriak eta Koldo Uriarteren pianoak eta sintetizadoreak Mikel Urdangarinen gitarra eta ahotsarekin egingo dute bat oholtzan, kantariak Arriaga antzokian emango duen bosgarren emanaldian. Aurreko lana, «Zubia», 2009. urteko azaroan ezagutarazi zuen.

Bere hamaikagarren lan honi udazken usaina dario zirrikitu guztietatik. Formatu berri batekin eta orain arte sekula erabili ez duen soinu batekin datorkigu abeslaria.

«Azula»

Musikan egindako ibilbideak bere abesti berriei heldutasun kutsua ematen die, eta euskal musikako ahots pertsonalenetakoaren jarraitzaileentzat ez da hori oharkabean igaroko. «Azula» laneko zortzi kanta berriak, Urdangarinen lanetan izan ohi denez, barne begiradetan inspiratuta daude, eta toki, herrialde eta izen berezien aipamenez josita daude. Azken diskoak zortzi abesti dauzka eta hitz eta doinu gehienak Mikel Urdangarinek berak asmatuak dira. Hain zuzen ere, Zornotzako koblakariak bere azken lanak biltzen dituen zortzi kantuetatik bostetan sinatzen ditu musika eta hitzak. «Euria ari du», «Han» eta «Andikona 1936» letren egile den Unai Iturriagaren lankidetza izan du «Azula» lanean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo