GARA > Idatzia > Euskal Herria

Munduko Alkate Saria jaso du Iñaki Azkunak Bilbo eraldatzeagatik

p013_f03.jpg

GARA | BILBO

City Mayors Fundazioak 2012ko munduko alkaterik onena izendatu du Iñaki Azkuna. Joan den maiatzean hasi zen aukeraketa prozesua, 463.000 herritarrek bozkatutako 900 izeneko zerrendarekin. Azkenean, Bilboko Udaleko burua gelditu da lehen postuan, Perth-eko (Australia) Lisa Scaffidiren eta Surakartako (Indonesia) Joko Widodoren aitzinetik. Lau aldiz jarraian berraukeratu duten alkate gutxietako bat da 1943an Durangon jaiotako politikaria. Bere kudeaketa ekonomikoa eta gardentasuna nabarmendu ditu epaimahaiak, baita Bilbo «gainbeheran zihoan industria hiri izatetik turismorako eta arteetarako nazioarteko gune» izatera eraman izana ere. Azaldu zutenez, 1997an Guggenheim museoa irekitzearekin batera, bi urte geroago Azkuna alkate aukeratzea izan da eraldaketa eragin zuena.

Sarituak pozarren hartu zuen aitorpena eta beretzat ez, baizik eta bilbotarrentzat dela argitu zuen. PPk, PSEk eta Lakuako Gobernuak zoriondu egin zuten, baina Laura Mintegik gomendio bat egin zion: Bilboko «mapamundiak» liluratzen ez utzi eta kale-izendegira jotzea, saria aprobetxatuz behar duten auzoentzat funtsak lortzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo