GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

CFA

Jaitsiera postuan jarraitu arren, Aviron hasi da zulotik burua atera nahian

AVIRON 1

MARTIGUES

Jon LEUNDA

Avironek garrantzi handiko garaipena erdietsi zuen Martiguesen aurka, eta, oraindik ere jaitsierako postuan baldin badago ere, salbazioa puntu bakarrera dauka. Norgehiagoka ez zen handi horietakoa izan, baina zelaiak ere ez zuen gehiegi lagundu, eguraldia ez baitzen oso ona izan.

Bi taldeak zelairatu ziren beldur askorekin. Martiguesek mailaz igo nahi du, ez baitira urte asko Lehen Mailan egon zela ere, eta gora egin nahi du. Avironek, berriz, ez zuen galdu nahi, egoera okertzen jarraituko zuelako; horrela, noski, zaila da ikuskizun handia ikustea. Hori bai, garrantzitsuena Avironek irabaztea zen, eta hori lortu egin zuen, hamabost minuturen faltan lortu baitzuen behar zuen gola.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo