GARA > Idatzia > Kultura

BERTSO SAIOAK

Asteburu honetan jokatuko dira Arabako Bertsolari Txapelketaren lehen bi kanporaketak

Arabako Bertsolari Txapelketa gaur bertan hasiko da lehenengo kanporaketarekin. Lantenoko Arte Eskolan egingo dute afaria 21.00etatik aurrera. Kantuan izango dira Asier Otamendi, Xabi Igoa, Unai Mendibil, Irati Anda, Maria Izaga eta Orlando Arreitunandia. Bigarren kanporaketa igande honetan izango da, Elosun. Kasu honetan bazkaria egingo dute bertsoez lagundurik, eta 14.00etan egingo dute kanporaketa, Txoko Handian. Hauen ostean beste hiru kanporaketa jokatuko dituzte finalaurrekoetara iritsi baino lehen. Hirugarrena Agurainen egingo dute otsailaren 1ean, eta hurrengo bi egunetan Laudion eta Lantziegon izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo