GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

CFA

Avironek irrist egin du eta beste pauso bat eman du atzera

AVIRON 2

PAUE 3

 

Jon LEUNDA

Avironek atzerapausoa eman zuen herenegun gauean Pauerekin etxean galduta, eta mailari eusteko lan handia egin beharko du. Baionakoek jokalari berriak ere ekarri dituzte azken astean, baina emaitzak ez zien lagundu Bearnoko taldearen aurka.

Lehen zatian oso azkar aurreratu ziren kanpotarrak, eta etxekoek azkar berdindu zuten arren, Bearnokoek bi gol egin zituzten atsedenera joan aurretik. Gero, lapurtarrei lan dezente egitea egokitu zitzaien, eta bigarren gola azken minutuetan heldu zen, eta ez zuten ezertarako tarterik izan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo