GARA > Idatzia > Mundua

Gutxienez 20 hildako Kazakhstanen hegazki istripu batean

GARA | ALMATY

Gutxienez 20 pertsona hil ziren asteartean hegazkin bat Kazakhstango hiriburu komertziala den Almaty hiritik hurbil erori ondoren, SCAT airelinea kazakshtandarraren iturriek Interfax berri-agentzia errusiarrari jakinarazi ziotenez.

Hegazkina Kokshetautik atera, iparraldean, eta Almatyra zihoan, hegoaldean, Kyzyl Tu herritik hurbil erori zenean, Interfax agentziaren arabera. Almaty eta inguruan laino itxia zegoen istripua gertatu zenean.

SCAT airelinea barneko hainbat hegaldirekin egiten du lan gehien bat, baina baita nazioarteko batzuekin ere. Hilabeteren bueltan, herrialde honetan gertatzen den bigarren hegazkin istripua da; abenduaren 25ean, garraio militarreko hegazkin bat Shymkent hirian erori zen. 27 pertsona hil ziren gertaeran.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo