GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

HAMAIKA TV

Eusko moneta hizpide «Sakelakotik» saioan

Euskal Herrian zenbait tokiko moneta sortu dira azken bolada honetan. Ipar Euskal Herrian, kasu, euskoa euroa ordezteko asmoz ipini dute abian. Gaur egungo eredu ekonomikoak amairik gabeko hazkunde du helburu, dirua oinarria izanik. Egoera aldatzeko asmoz datoz tokiko monetak. Bilbon ere bada Bilbodiru izeneko beste proiektu bat. «Sakelakotik» saioa 20.00etan eta 23.00etan, Hamaika Telebistan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo