GARA > Idatzia > Kultura

«Guggenheim efektua» aztergai, Chicagoko Koldo Mitxelena Katedran

GARA | DONOSTIA

Etxepare Euskal Institutuak Chicagoko Unibertsitatean duen Koldo Mitxelena Katedraren aurtengo edizioa abian da jada. Renoko Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies gunea zuzentzen duen Joseba Zulaika antropologoa da aurtengo irakaslea, eta ikastaroaren gai nagusia, «Bilboko Guggenheim Museoa: museoak, arkitektura, hiriaren eraberritzea» da. Zulaikaren helburu nagusia museoak hirian izan duen eraginaren bitartez, industria ondorengo hiri baten irudia eta erakarpen turistikoa eraldatzeko arkitekturaren gaitasuna aztertzea da, Etxeparetik azaldu zutenez. Izan ere, bere ustez «Guggenheim efektua» halabeharrezko ikerketarako gai bilakatu da arkitektura, museogintza, eraberritze urbanoa edo turismoa jorratzen duten mundu osoko ikasketetan.

Ikastaroa etzi amaituko da, eta ikasle asko erakarri dituela azaldu zuen Etxeparek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo