GARA > Idatzia > Kultura

PERKINS-GILMAN

«Hormako paper horia» liburua aurkeztuko dute Bilbon

Edo! argitaletxeak Charlotte Perkins-Gilmanen «Hormako paper horia» liburuaren aurkezpena egingo du bihar, 20.30ean, Bilboko Anti liburugunean. Ana I. Moralesek, narrazioaren itzultzaileak, irakurraldia eskainiko du, eta ondoren, solasaldia izango da itzultzailearekin berarekin, eta Amaia Serranorekin, hitz-atzearen egileetariko batekin. Liburua «erreferentzia saihetsezina da Ipar Amerikako literaturan, eta irakurketa feminista ugari eragin ditu. Idazleak bere hezur-haragietan sufritutako esperientzia jaso zuen narrazio honetan», adierazi zuten argitaletxetik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo