GARA > Idatzia > Kultura

BERTSOLARITZA

Paula Amilburu finalaurrekoetara sailkatu da Araban

Asteburuan abiatu zen Arabako Bertsolari Txapelketa, eta igandean jokatutako bigarren kanporaketan, Paula Amilburu izan zen puntu gehien lortu zituena, 158,5 hain zuzen. Bere atzetik sailkatu ziren Iñaki Viñaspre (156), Rikardo G. de Durana (154,5), Xabier L. de Santiago (134,5), Benito Martinez (131) eta Maialen S. de Okariz (121,5). Lehenengo kanporaketan Asier Otamendi sailkatu zen eta oraindik beste hiru saio falta dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo