GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Berezkoak

Finalerdietako ligaxka gerturatzen ari da, eta horrekin batera izen handiak ere lehian sartzera doaz

J.L.

Berezkoen Buruz Buruko Txapelketako finalerdiak gero eta gertuago daude, eta izen handiak ere sartzera doaz lehian. Gaur, 16.00etatik aurrera final-zortzirenetako kanporaketak jokatuko dira Baionako Saint Andren, eta Harizmendi eta Bonebeltxe sartuko dira.

Ducassouk eta Harizmendik jokatuko duten norgehiagokak ikusmin handia piztu du, eta dudarik gabe, bera da orain arte jokatu den neurketarik erakargarriena. Alde batetik Ducassou gaztea arituko da, hiru kanporaketa gaindituta, eta erraz gainera, itxura bikaina emanez. Itsasuarrarena, ordea ez da berria. Pasa den abendutik dator irabaziz eta irabaziz, Superprestigioa ere bereganatu baitzuen.

Bestetik Thierry Harizmendi izango da. Ezker paretan aritu ostean, berriro ere trinketeko ohiturak hartu eta maila oso onean dagoen pilotaria da. Eskarmentua ere handia du, baina lehen partida izateak, eta aurkaria garaipenak pilatuz eta indarrean etortzeak arrisku handiak sortzen dizkio. Norgehiagoka bera oso polita iragartzen da, eta apustuak ere parean agertzen dira. Garaipena lortzen duen pilotariak Paxkal Ezkurraren aurka jokatuko du final-laurdenetako kanporaketa datorren astelehenean Donibane Garaziko Garat trinketean.

Gaur jokatuko dute baita ere Ximun Lanbertek eta Herve Bonebeltxek. Lanbertentzat bigarren kanporaketa izango da, pasa den igandean Intxausperi oso erraz irabazi ostean. Gaur final-laurdenetako txartela eskuratzeko asmoarekin kantxaratuko da. Itxura ere oso ona eman zuen, nahiz eta Alexis Intxauspek ez zion aurka gehiegi egin, gauzak oso erraz utzi baitzizkion. Bonebeltxe pilotari oso arriskutsua da, eta bakarka min handia egiten duen pilotaria da.

Bere eguna baldin badu, zaila izango du Lanbertek garaipena eskuratzea. Dirua bere alde aterako da, nahiz eta horrek ez duen ezer erabakiko. Garaipena lortzen duen pilotariak final-laurdeneko kanporaketa jokatuko du datorren astelehenean Donibane Garaziko Garat trinketean, eta aurrean, berriz, Herve Etxeberri izango du.

Bergara

Lau eta erdiko Soraluze txapelketa: Jaka

Galarreta-Hernani (16.00)

Matxin VI-Aizpuru III / Ezkurra II-Labaka; Finalerdiak: Urriza-Barrenetxea IV / Zeberio II-Etxeberria III; Ezkurra-Ion / Etxeberria IV-San Miguel; Finala; Urtasun-Zubiri / Endika-Saldias.

Saint Andre-Baiona (16.00)

Berezkoen Buruz buruko txapelketa: Ducassou / Harizmendi; X. Lambert / Bonebeltxe.

Zaramaga-Gasteiz (18.30)

Zaramagako XXXIX Txapelketa: Promesak: Labaka-Imaz / Pireto-Hernandez; nagusiak: Urbieta-Biain / Dorronsoro-Legarreta; Muro-Viteri / Fernandez-Garcia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo