GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Desafioa

Antonio Senosiainek apusturako deia egin dio Joseba Otaegiri

J.L.

Aizkora apustuak indarra hartzen ari dira berriro ere. Aurten bat jokatu da dagoeneko. Beste bi ere badaude hitzartuak, eta laugarren bat ere bidean da, Antonio Senosiainek apustua jokatzeko deia egin baitio Gipuzkoako txapeldunari, Joseba Otaegiri, alegia.

Nafarra prest dago 20 kana-erdikotara jokatzeko. Hori bai, enborrak berak eramango omen lituzke plazara. Dirutan, berriz, 6.000 euro jokatzeko prest dago, eta eguna eta lekua, berriz, bien arteko bileran erabakiko dute, atzo GARAri adierazi zionez. Antonio Senosiain datorren larunbatean, otsailaren 9an, Tolosako Kantabriko tabernan egongo da Otaegiren zain, eta han eztabaidatu beharko dituzte gainerako xehetasunak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo