GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Zilarrezko maila Kanporaketak

Vicentetarrek, rodrigueztarrek eta Erdoziak eta Beltzak aurrera egin dute

p036_f02_097x096.jpg

J.L.

Vicentetarrek, rodrigueztarrek eta Erdoziak eta Beltzak aurrera egin dute Zilarrezko Mailan. Legution saio bitxia izan zen, lehian ziren lau aizkolarietatik bakarra baitzen euskal herritarra. Bertan Rodriguez I.ak eta Rodriguez II.ak irabazi egin zieten Naredori eta Garciari.

Gaztela Leongo aizkolariek ez zuten izan inongo arazorik garaipena lortzeko. Egin beharreko bost probetatik denak irabazi zituzten, eta amaieran minutu eta erdiko aldea lortu zuten. Egin beharreko lan guztiak burutzeko, Rodriguez I.ak eta Rodriguez II.ak 12 minutu eta 31 segundo behar izan zituzten eta, Naredok eta Garciak, berriz, 13 minutu eta 42 segundo.

Herenegun arratsaldean bi kanporaketa jokatu ziren Etxarrin, eta saioak oso ezberdinak izan ziren. Erdoziak eta Beltzak irabazi zuten Telletxearen eta Alkizalete II.aren aurka, eta ekinaldi hau oso estua izan zen. Alkizaletek eta Telletxeak lehen saioa eta azkenekoa irabazi zituzten, baina ez zen nahikoa izan garaipena erdiesteko. Lan guztiak burutzeko, 12 minutu eta 59 segundo behar izan zituzten Erdoziak eta Beltzak, eta 13 minutu eta 14 segundo, berriz, Telletxeak eta Alkizalete II.ak.

Azkeneko kanporaketa, berriz, oso erraz irabazi zuten Vicente I.ak eta Vicente II.ak. Egin beharreko bost probetan oso erraz irabazi zieten Resanori eta Urteagari, eta amaieran ia bost minutuko tartea lortu zuten. Lan guztiak 12 minutu eta 46 segundoan amaitu zituzten, eta Resanok eta Urteagak, berriz, 17 minutu eta 10 segundoan. Tarte handiegia egon zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo