GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ezker abertzaleak dio indar armatuak sobera daudela

Ezker abertzaleak Carlos Urquijo espainiar ordezkariari erantzun dio, «gerra egitera ekarritako indar armatuek gurean tokirik ez dutela» adieraziz. Honen inguruko eztabaida zabaltzen ari da.

GARA |

Ezker abertzaleak, komunikabideetara bidalitako ohar batean, Carlos Urquijo Gobernu espainolaren ordezkariak eginiko adierazpenei erantzun zien atzo. Urkijok adierazi zuen «arduragabekeria larria» litzatekeela Estatuko Segurtasun Indarrak Euskal Herritik ateratzea, «ETA oraindik desegin ez delako». Ezker abertzaleak erantzun dio indar armatu horiek gurera «gerra egitera etorri direla», eta gure herrian tokirik ez daukatela.

EAEko Espainiako Gobernuaren ordezkariaren aburuz, indar armatu horiek «sendotasunez defendatu dituzte Gernikako Estatutuak eta Espainiako Konstituzioak Poliziari eta Guardia Zibilari ematen dizkieten eskumenak».

Kritikak ez ziren hor geratu. Urquijok gogor egin zuen Estefania Beltran de Heredia Lakuako sailburuaren kontra: «Abertzaletasunaren obsesio zaharrak errepikatzen dira. Indarrak Euskadin daude eskubidea dutelako, eta ez dute baimenik eskatu behar».

Ezker abertzaleak luze gabe erantzun dio. Gogoratu dionez, indar polizial eta militar horiek «ez dira inongo eskubideren berme, eskubide ukatzaile eta urratzaileak baizik».

«Blokeatzeko»

Gobernu ezberdinek eraikitako salbuespenezko egoerak indarrean jarraitzea da indar horien xedea, eta helburu horrekin mantentzen dituzte «errepide kontrolak, jazarpenak, jarraipenak eta mehatxuak», independentistek ohartarazi dutenez, gaineratuz, «Euskal Herrian irekitako aro berria blokeatzeko» erabiltzen dituztela halakoak.

Ezker abertzalearen aburuz, behar-beharrezkoa da gure herrialdea desmilitarizatzea eta gatazkan erabilitako baliabide armatu eta errepresiboak desegitea, «bake eta askatasun etorkizuna eraiki dezagun». Hortaz, argi eta garbi erantzun diote Urquijori: «Gerra egitera ekarritako indar armatuek ez dute tokirik gure herrian».

CON TODOS

Los miembros de Herrira subrayaron la necesidad de buscar «el mayor consenso posible» en contra de esta medida de excepción que sigue vigente. Para ello, se reunirán con los diferentes agentes, estuvieran o no en la marcha del 12 de enero.

IKAMIKA

Urquijoren aburuz, indar armatuak Gernikako Estatutua eta Konstituzio espainola babesteko daude gurean. Ezker abertzaleak erantzun dio horiek ez direla «inongo eskubideren berme, ukatzaile eta urratzaile baizik».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo