GARA > Idatzia > Mundua

MNLAk dio talde jihadisten aurka borrokatzen ari dela Parisekin lankidetzan

MNLA tuareg talde independentistak Armada frantziarrarekin elkarlanean dabilela adierazi du. Azken egunotan, ihesean diren talde jihadisten bi buruzagi atxilotu ditu, eta frantziarrekin lankidetzan egin duela nabarmendu du. Parisek «harremanak» baino ez ditu onartu.

p018_f01-199x108.jpg

GARA |

MNLA Azawadeko tuareg talde independentistak joan den larunbatean bi buruzagi jihadista atxilotu zituztela iragarri du. «Azawaden zebiltzan bi terrorista buru» atxilotu zituzten In Khalil hirian, Aljeriako mugatik hurbil: Mohamed Musa Ag Mohamed, Ansar Dineko burukidea, eta Umeini Ould Baba Akmed, Mujaoko burukidea.

Biak Kidalera eraman zituzten, Mohamed Ag Najim MNLAko Estatu Nagusiko buruarengana. Tuareg mugimendu independentista hau Kidal hirian nagusitu zen jihadistek -tropa frantsesen ofentsibaren ondorioz- alde egin zutenean.

Bi kide horiez gain, lehergailuz betetako ibilgailu bat zeramaten beste bi jihadisten atxiloketen berri eman du MNLAk.

Independentistek «Serval operazioa» garatzen duten tropa frantsesekin koordinazioan ari direla nabarmendu dute, baita atxilotuen galdeketan lortutako informazio osoa Armada frantsesari luzatuko diotela ere.

MNLAk Estatu frantsesari erakutsi nahi izan dio prest dagoela talde jihadisten aurkako borrokan laguntzeko. Izan ere, laguntza horrek Mendebaldean onartua izateko aukera handiagoa emango diola espero du. «MNLAk mundu osoaren begien aurrean erakusten du terrorismoaren aurkako borrokan benetako konpromisoa duela», adierazi du.

Bestalde, Jean-Yves Le Drian Defentsa ministro frantziarrak Kidal osoaren kontrola lortu dutela iragarri du. MNLArekin «harremanak» onartu ditu, baina «elkarlana» ez du aipatu ere egin. Dena den, etorkizuneko erronka «errekontziliazioa» izango dela adierazi du.

MNLA negoziazioaren alde dago, «kausa berdinek ondorio berdinak dituztela» adieraziz eta «hamabost urte barru arazo bera ez errepikatzeko».

MNLAk Kidalen kontrola eskuratu zuen jihadistek ihes egin zutenean, eta Frantziako tropen sarrera onartzen badu ere, Maliko Armada sartzeari uko egin dio. Frantziako soldaduak dagoeneko Kidaleko kaleetan sartu dira, eta, beraiekin batera, Txadeko beste 1.800 lagun. Ifoghas mendikatetik azken talde jihadistak botatzea dute helburu. Eta inguru hori ondo ezagutzen du Txadeko Armadak.

MNLAk txadarren presentzia ere onartzen du, baina ez Afrikako Mendebaldeko Estatuen indarrena. Indar afrikar honek frantziarren erreleboa hartu beharko luke, 2.000 soldadurekin.

«Ezin genuen denbora galdu»

François Hollande presidente frantziarrak Malin esku hartzea defendatu zuen «terrorismoaren aurrean ez zegoelako denbora galtzerik». Europako Parlamentuan adierazi zuenez, «nazioarteko zuzenbidepean» hartu zuen erabaki hori: «Ezin zen denbora galdu. Denbora pasatzen utzi izan bagenu, gaur egun terrorismoak Mali osoa menderatuko zukeen. Frantziaren ardura zen». Gaineratu zuenez, «Malik bere lurraldearen osotasuna lortuko du. Laster adiskidetze garaia iritsiko da».

La hora de una solución para los secuestrados

Con su llegada al macizo de los Ifoghas, donde se cree que los jihadistas mantienen a siete rehenes, el Ejército francés presiona a los secuestradores que, según algunos analistas, podrían aceptar negociar. «Cuanto más se aproximan a los feudos de los terroristas, más oportunidades de que negocien. Empiezan a sentirse acorralados», opina el especialista en estos grupos Jean Charles Brisad. «Nunca se ha estado tan cerca de un desenlace, si admitimos que los rehenes siguen en Mali», indica. El presidente francés, François Hollande, dijo el sábado que «ha llegado la hora de liberar a los rehenes» y que las fuerzas francesas estaban preparadas. La cuestión es si para la operación de un comando especial, seguir el avance militar o negociar. Los fracasos en Níger y Somalia no dan muchas opciones a repetir la primera alternativa. Para François Heisburg, de la Fundación para la Investigación Estratégica, la operación militar «ha creado las condiciones de su rendición. Están atrapados entre el martillo francés y el yunque argelino». Cree que los secuestradores no son kamikazes sino «hombres de negocios» para quienes los rehenees son una inversión. Y como mediadores, París podría utilizar a los tuareg. GARA

garapena

«Helburua bakea irabaztea da», adierazi zuen Pascal Canfin Garapen ministro frantsesak Mali laguntzeko taldearen bileran. Afrikako eta Europako ordezkariek parte hartu zuten bilera horretan, Afrikako indarren esku-hartzeari laguntzeaz mintzatzeko. Laguntza militarraz gain, garapena sustatzeko eskatu zuen ministroak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo