GARA > Idatzia > Euskal Herria

Lekeitioko Udal Osoko Bilkurak gaur erantzungo dio banderaren «inposizioari»

GARA | LEKEITIO

Lekeitioko Udal Gobernuak bandera espainolaren inposizioaren kontrako mozioa aurkeztuko du gaur Osoko Bilkuran. Azaldutakoaren arabera, abenduaren 18an bandera espainola jartzeko behin betiko epaia heldu zen Udalera, «bi hilabeteko epean, lehentasunez, eta iraunkorki jarri behar dela» aginduz.

Udal agintariek gogorarazi dutenez, «agindua ez onartzeak lekeitiarrek boto bidez aukeratutako ordezkarien inhabilitazioa ekarriko luke, besteak beste». «Alderdikerietatik aldendu eta euskaldun eta lekeitiar gisa inposaketari» erantzun bateratua ematearen alde agertu dira, eta horregatik, elkarrizketak abiarazi dituztela jakinarazi dute, «mozioak guztion babesa izan dezan». Herritarrak ere deitu dituzte udalbatzara joateko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo