GARA > Idatzia > Mundua

Txinako hodei toxikoa Japoniarantz zabaltzen ari da, herritarren kezka eraginez

Senkaku edo Diayou irlen subiranotasunaren gaineko krisiari, kutsaduraren arazoa gehitu zaio orain. Txinako hainbat hiri, tartean Pekin, estaltzen dituen hodei toxikoa Japoniara iritsi da dagoeneko.

p023_f02_148x104.jpg

GARA | TOKIO

Azken asteetan, Txinaren ekialdeko hiriak, tartean Pekin bera, estali dituen hodei toxikoa Japoniako mendebalderantz zabaltzen hasi da haize boladek bultzatuta. Kutsadura horrek osasunean eragin ditzakeen kalteak kezka handia sorrarazi du japoniarren artean. Hala, Ingurumen Ministerioaren web orria argibide eskaeraz gainezka dago. «Telefonoak jo besterik ez du egin azken egunetan. Jendea oso kezkatuta dago», esan zuen funtzionario batek.

Kyushu irlaren iparraldean, Gobernu japoniarrak gomendatutako kutsadura maila erruz gainditu dute. Herritarrak 2,5 mikratik beheragoko partikulen beldur dira. Izan ere, hain txikiak izanik, biriketan sartzeko gai dira eta tumoreak nahiz arnas aparatuarekin loturiko gaixotasun larriak sortzeko arriskua dakarte.

Baina ez da lehenengo aldia Txinan pairatzen duten kutsadura Japoniaraino iristen dena. Iazko otsailean ere laino toxiko batek herrialdea estali zuen. 2007an, arnasbideetako gaitzak nabarmen gehitu ziren mendebaldeko 28 eskualdetan.

Aurrekariak kontuan hartua, Japoniak bilera egitea proposatu zien atzo Txinako funtzionarioei, egoera aztertzeko. Kanpo Harremanetarako Ministerioak txinatarren urte berriko oporraldia amaitu ostean biltzea eskatu zion Pekini, komunikatu baten bidez.

Japoniak ez du iskanbila handirik sortu nahi izan gaiarekin, Txinarekin dituen harremanak ez baitaude bere onenean. Bi herrialdeek elkarri hitz gogorrak esan dizkiote Senkaku edo Diayou irlen subiranotasunaren auziak sorturiko liskarra dela-eta.

Krisialdi horretan, urtarrilaren 30ean, Tokiok salatu zuen Txinako Armadak Japoniako itsasontzi militar bati misilak jarraitzeko erabiltzen den radar sistemarekin apuntatu ziola.

Pekinek ukatu egin zuen. Japoniako Gobernuari leporatu zion adierazpen horiekin Txinaren kontrako giroa sortu nahi izatea. «Faltsua den informazioa zabaltzen ari dira. Nazioarteko iritzi publikoa nahastu besterik ez du nahi eta bide batez tentsioa areagotu», erantzun zuen Txinako Defentsa Ministerioak..

Sube la venta de purificadores de aire de fabricación japonesa

Las malas relaciones entre China y Japón por la soberanía de las islas Senkaku o Diayou no ha influido en absoluto en la venta de purificadores de aire de fabricación japonesa. Con niveles de contaminación muy superiores a los recomendados, los chinos están haciendo acopio de purificadores, disparándose su venta, que, según la empresa electrónica Sharp, se han triplicado. «El motivo es que son muy modernos, capaces de depurar las pequeñas partículas esparcidas por el aire», explicó el portavoz de la compañía Miyuki Nakayama. Aunque los chinos han boicoteado otros productos japoneses en protesta por la actitud de su país vecino, no han hecho lo mismo en este caso para beneficio de Sharp, Panasonic y Daikin.

«El mercado chino en este campo es todavía inferior al nipón, de ahí el incremento en las ventas, porque nuestros aparatos son capaces de eliminar las temidas partículas de 2,5 micras de diámetro», apuntó un portavoz de Daikin. La nube tóxica que cubre buena parte de las ciudades chinas del este ha provocado un aumento de pacientes ingresados con dificultad respiratoria y el uso de mascarillas.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo